2022ko Europako bero-bolada

2022ko Europako bero-bolada
Irudia
MotaBero bolada
Denbora-tarte2022ko ekainaren 12a - 
2023 European heat waves (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia, Frantzia, Portugal, Suitza, Erresuma Batua, Irlandako Errepublika, Alemania, Polonia eta Belgika
Kausaberotze globala
uda
Osatuta
June 2022 European heat wave (en) Itzuli
July 2022 European heat wave (en) Itzuli
2022 United Kingdom heat wave (en) Itzuli

2022ko Europako bero-bolada erdialdeko eta mendebaldeko Europan 2022ko ekain eta abuztu artean egondako gertakari meteorologiko iraunkorra izan zen. Bero-kolpeek ia 12.000 hildako eragin zituzten hainbat herritan, horietako 8.000 Alemanian eta 2.700 Espainian. Portugalen, Erresuma Batuan, Frantzian, Irlandan eta Polonian ere nabaria izan zen.

Klimatologoek klima aldaketaren inpaktuarekin lotu zuten muturreko beroa, eta adituek aurreikusi dute klima aldaketaren ondorioz jet streamean gertatzen diren aldaketek bero boladak eragingo dituztela Europan, gero eta maizago.[1]

Euskalmet meteorologia agentziak historikotzat jo du 2022ko uztailaren 11tik 18ra bitartean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izan den beroaldia, aurrez inoiz ez baitira horrelako tenperaturak erregistratu. Baliorik altuenak Gardeako estazioan (43.5 °C); Arrasaten eta Saratxon (42,9 °C); eta Ordunten eta Orozkon (42.4 °C) neurtu zituzten.[2]

Erresuma Batuan, historian lehen aldiz alerta gorria ezarri zen bero boladaren ondorioz. Agintariek lehen aldiz tenperaturak 40 °C-ra iritsiko zirela ohartarazi zuten, 2019an erregistratutako 38,5 °C-ko errekorra gaindituz.[3] Boris Johnson lehen ministroak larrialdietarako kabinetea deitu zuen egoera kezkagarriari irtenbidea bilatzeko.[4] Alemaniako, Frantziako eta Italiako gobernuek ere alerta gorena ezarri behar izan zuten beren herrialdeetan, bero-bolada zela eta.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Carrington, Damian. (2022-07-11). «Why is it so hot in the UK and elsewhere in Europe and what are the dangers?» The Guardian.
  2. EiTB. (2022/07/19). Bero-bolada historikoaren zifrak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. .
  3. (Gaztelaniaz) Tena, Alejandro. «El verano en el que la crisis climática se hizo evidente: cronología de una catástrofe de fuego y calor» Público.
  4. (Gaztelaniaz) Fresneda, Carlos. (2022-7-15). «Reino Unido decreta por primera vez en su historia la alerta roja por una ola de calor» El Mundo.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q112566886
  • Commonscat Multimedia: 2022 European Heatwaves / Q112566886

  • Wd Datuak: Q112566886
  • Commonscat Multimedia: 2022 European Heatwaves / Q112566886


Meteorologia Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.